29 abr 2012

BOST PERTSONAIA, HIRU LIBURU, SINBOLO BI, EGILEA ETA GIZARTEA. Jon Kortazarrek 'Martutene' nobelaz eginiko kritika.

Emozio handiz irakurri dut, argitaratu aurretik irakurri ere, mundu oso baten metafora den Ramon Saizarbitoriaren Martutene eleberria. Zaila da oso dudan espazio meharrean nobelaren mami joria batzea, biltzea  eta laburtzea. Alferrikako lana,  zinez. Baina liburuaren muina zein den esan beharko banu, izenburu gisa jarritako bost puntu horietan deskribatuko nuke.