19 jun 2011

RAMON SAIZARBITORIAREN HAMAIKA PAUSO NOBELAREN IRAKURKETA/ LECTURA DE LA NOVELA HAMAIKA PAUSO DE RAMON SAIZARBITORIA.

2011.eko Ekainaren 16an Bilbo Zaharra Euskaltegiak antolaturik Klasikoen Irakurtaldia eratu zen Bilboko Arriaga Antzokian. 400 pertsonek hartu zuten parte Ramon Saizarbitoriaren Hamaika Pauso nobela osorik irakurtzen, goizez hasi eta gauera arte. Hemen ekitaldiko zenbait argazki erakusten ditugu.


Organizado por el Euskaltegi Bilbo Zaharra el 16 de junio de 2011 tuvo lugar el acto de Lectura de los Clásicos. Este año se eligió la obra Hamaika Pauso/ Los pasos Incontables de Ramon Saizarbitoria que fue leída por 400 personas en una lectura multitudinaria que comenzó a las 8 de la mañana. 






JUAN KRUZ IGERABIDEK (Socio 82. Bazkidea) egindako poema/ Poema para la Kofradia Saizarbitoria.


Ehun eta batgarrenean

Ehun eta batgarren metroan
beste giltza baten txilina entzuten da…
ehun eta batgarren metroan abiatzeko
giltzak ezin konta ahala dira
historiaren historiaren errepikaz
osatzen diren behin eta berrizko
hamaika pausoetan;
ehun eta batgarren pausoan hasten da
hurrengo korrikalariaren abiada larria,
Michèle-Muerte-Maitasuna…


Juan Kruz Igerabide


5 jun 2011

Michèle Manasséren Eguna. Argazkiak 15./ Día de Michèle Manassé. Fotos 15.


IES MUNGIAko ikasleek Ramon Saizarbitoriaren nobela irakurtzen dute.


Ramon Saizarbitoriaren lanaz MARIELA SÁNCHEZek (Socia 60. Bazkidea) egindako lana/ Reflexión de MARIELA SÁNCHEZ sobre la obra de Ramon Saizarbitoria.


Un título y un imperativo para la memoria en diferentes latitudes

Estas líneas pretenden una alusión a Guárdame bajo tierra (2001), de Ramón Saizarbitoria, pero esta vez no para un análisis literario tendiente a relevar procedimientos estilísticos o decisiones estéticas en este gran libro –grande fundamentalmente por la multiplicidad de lecturas que habilita y por la variedad agrupada bajo el singular reclamo–; aquí pretendo, más bien, leer desde un margen signado por la lejanía de Buenos Aires ese pedido con el que un título parece estar dando cuenta del problema de la memoria del pasado traumático más allá de distancias temporales y geográficas.

27 may 2011

EDUARDO GARCIA (Socio 96. Bazkidea) CORDOBAKO POETAK Michèlentzako idatzitako poema/ Poema para Michèle.

SUCEDE SIN EMBARGO
para Michèle Manassé


Abro el libro. Te escucho. Estoy atento
al hondo crepitar de tus palabras.
Tu figura se mece, tu cuerpo de otro mundo.
No puedo contenerme. Me entrego y mi mirada
te arranca una sonrisa
que me sorprende, cómplice,
                                          y entonces
tu boca como un viaje interminable,
tu cuerpo ánfora o nube o las mareas,
tu piel y la armonía de las constelaciones.

Cierro el libro. Te llevo de mi brazo
a un oscuro anaquel, a un callejón
de mi memoria, siempre
joven y amante y ofrecida,
a la espera del día del rescate.


Eduardo García


24 may 2011

ALVARO RABELLIK (Socio 85. Bazkideak) Michèle Manasséri eskainitako ipuin ineditoa/ Cuento inédito para Michèle Manassé.


Michèle Manassé

Parisetik datorren trena Hendaiako geltokian sartu da balazta erdoilduen zarataz. Nasetan olio zaharraren usaina antzematen da, sarkor. Michelek bidaia hau birritan egin badu ere, berriro harritu da Donostiara eramango duen tren txikia bezain zahartua hartu duenean. Bidasoaz bestaldera igarotzean, Iparraldeko argia eta garbitasuna braustean desagertu dira lantegi zikin eta txiro itxurako herri laberinto bati bidea emateko. Badaezpada ere, trenaren leihatilatik bota du Parisetik irakurtzen etorri den liburua, autore euskaldun ezezagun baten Egunero hasten delako izenekoa, alderdi jeltzalearen informazio zerbitzuek, agente frankisteen laguntzaz, helerazi ziotena. Ez du alferreko susmorik piztu nahi, Alfredo inspektorearen gizonek muga zeharkatu duela jakin izan duten arren.   Tishriko hamargarren eguna igaro da eta Donostian, Judeako Nagev basamortuan bezala, udazkenari negar lanbroa dario. Baina, atzoko Yom Kipur egunari Egipto eta Siriako gerra hegazkinen lehergailuak gehitu zitzaizkion, ustekabean gehitu ere. Aurrekoan bezala, honetan ere Vitoria kaleko Saizar sagardotegian egin du hitzordua. Alfredo inspektorea bera dauka zain, eta ondoko mahai batean alderdi jeltzalearen informazio zerbitzuko morroi bi izan daitezkeenak, espioitza lanetan baldar. Kunplimenduzko hitzik gabe, inspektoreak zakar samar galdetu dio neska beltzaranari.