KRONIKA KORAPILATSUEN AZTERTZAILE
- Txikiaren eta handiaren arteko distantziak guztiz badaezpadakoak dira, besteak beste, txikitasuna edo handitasuna definitzea guztiz zaila delako (hor daude urrutira gabe erlatibotasunaren edota giza eskalaren kontuak, guztiz subjektiboak direnak), baina apaltasuna eta diskrezioa baloreak dira eta balore erakargarriak dotoreziaz eta modernitateaz jantzita baldin badoaz.
- Hizkuntzan isiltasuna txertatzeak mila irudik bezainbeste dezakete eta itzal soil bat unez une zizelkatzeak hainbat bozkariozko iturburu ospatzeak baino gehiago, ibilbide pertsonala zizelkatzeak jadanik jorratutako eta sarritan erakutsitako hainbat bidek baino gehiago.
- Memoria historikoa da geratzen den bakarra (edo, hobeto esateko, historia fikzio bihurtua).
- Azalekoa dirudiena hain sakona denean.
- Barrukotasuna munduarekin uztartuta geratzen denean.
- Kamera zinematografikoaren begirada izoztuak fokatzeko daukan ahalmena, ikuspegi hori (poeta batek errebelazioa deituko lioke honi).
- Nor bere buruarekin kritiko izateak nork bere buruarekin gupidarik gabe esperimentatzea esan nahi du, giza miseriak erretratatzeko trebetasuna, ironiari eustea edo, bestela esanda, mugak apurtzen jakitea, horrela bakarrik urra baitaitezke beste bide eta planteamendu berri batzuk eta errealitatearekiko konpromisoa gauzatu.
- Teknika narratiboak erabiltzeak jolasteko gaitasuna, errealitatearen muntaian parte hartzeko aukera eta historiaren gurpilaren engranajea koipeztatzeko moduak ekartzen ditu.
- Begi soziologikoa, estrategikoa, fikzioaren egiatasunaren edo balizko egiatasunaren alde egiteko dago.
- Ibilbide baten koherentzia da berme bakarra (eta profesionaltasunaz eginda badago hainbat hobeto).
Hau guztia edo Ramon Saizarbitoria (bere literaturarekin).
AMAIA ITURBIDE
Amaia Iturbide (Bilbo 1961). Poeta. Bere liburu berria Eszenatokietako aztarnak hasten diranean da (Erein, Donostia, 2012) // (Bilbao, 1961): Su último libro lleva por título Eszenatokietako aztarnak hasten diranean [Cuando comienzan las huellas del escenario].
No hay comentarios:
Publicar un comentario