Adio Michele, aspaldikoa!
zurekin nahi nuke mintza,
sarri pentsatu baitugu nola
joan ote zaizun bizitza.
Euskal Herrian hainbat pasarte
berri idazten gabiltza,
zuk zeneraman bezala guri
bihurtu dakigun hitza,
zauriak itxi eta bihotzak
itzultzen baldin bazara,
izango duzu zerbait aldatu
zaigunaren bihozkada.
Nahiz eta ez duzun lagun zaharren bat
aurkitu beharbada,
Konstituzio plazatik justu
ehun eta bat metrotara,
behin liluratu gintuzun denok
zure zain izango gara.
No hay comentarios:
Publicar un comentario