Enara San Juanek (Socia 74. Bazkideak) bidalitako berria/ Noticia enviada por Enara San Juan.
Opari bat daukat
kofradiarako:
Ramegante adjektiboa euskarazko neologismo umoretsua da, Berria egunkariko kazetari eta Euskalerria
irratiko kolaboratzaile
Iñigo Astizen testu bat maketatzean nahi gabe sortua. Izan ere, Ramon
Saizarbitoriaren izena
eta Julio Soto bertsolaria elegante aritu zela zioen esaldia
uztartu zituen maketatzaileak, oharkabean. Astizek hutsegitea umorez hartu eta ramegante
neologismoa bultzatzeko kanpaina umoretsua abiatu zuen. Beraz, etimologiari
erreparatuz, adjektibo sorberri honek «dotore» esan nahi du. Ez da, baina,
edozein dotorezia, baizik eta, zehazki, Julio Sotok Ramon
Saizarbitoriaren
dotoretasunez abesten duelarik darabilena. Hala ere, hitzari beste edozein
esanahi ematea onartzeko prest daude ramegante hitzaren zaleak.
|
Julio Soto. |
|
Enara San Juan. |
No hay comentarios:
Publicar un comentario